Familia Eskolak hausnarketarako gune bat izan nahi du, aldi berean gai interesgarri eta garrantzitsuei buruzko orientabideak eta aholkuak eskainiz.
Horretarako, zenbait hitzaldi eta tailer antolatzen ditugu, gai hauetan adituak diren profesionalak ekarriz. Familia Eskolaren antolaketan zenbait irakasle eta gurasok hartzen dugu parte eta gure helburu garrantzitsuena, familientzat benetan interesgarriak diren gaiak jorratzea da.
Horregatik, zuen proposamenak gustora jasoko ditugu eta ikasturte honetan ez bada, (aurtengo plangintza nahiko aurreratua baitugu) beste batetan aintzakotzat izango ditugula ziur izan.
Ikasturtean zehar proposamen edo komentarioren bat egin nahiko bazenigute, helbide elektroniko honetara bidal dezakezue: familiaeskola@andoainikastola.eus
A!, eta animatu parte hartzen gure aurtengo egitarauan!
2022-23 EGITARAUA