EKIN KANPAINA

Aurreko aste honetan, DBH3. mailako ikasleeek Ekin kanpainan parte hartzeko aukera izan dute. Tolosako mankomunitateren eskutik, kanpaina honen bidez egun bizi garen gizarte eta kontsumo ereduaren inguruan hausnarketa egin ahal izan dute gure ikasleek, euren ingurumen kontzientzia astinduz.

Ekin Kanpainaren helburuak ondokoak dira:

  • Hondakinei buruzko ezagupen maila handitzea eta hauen murrizketa, berrerabilera eta birziklapenean indarrak jartzea.
  • Sortzen ditugun hondakinen kontzientzia hartzea, horren irtenbidean norberak duen konpromisoaz jabetuz.
  • Jarreren aldaketa sortarazi hondakin gutxiago sortu eta sortutakoen gaikako bilketa egokia gauzatzeko.

Hala, argi geratu zaigu egungo kontsumo ereduak aldatu beharra, eta aldaketa horren parte aktibo izateko egunerokoan egin dezakeguna: murriztu, berrerabili eta birziklatu. Ez dugu B planeta ordezkorik, Lurra bakarra da, eta gure ikasleen ingurumen kontzientziari astindu bat emateko primerako jarduera izan da.