AZAROAK 20

Azaroaren 20an Haur eta Nerabeen Eskubideen Nazioarteko Eguna aldarrikatu genuen aurten ere Ikastolan. Horrela, geletan egun honen harira egindako lanketa eta aipamenei loturik, Txistoki eraikinean bide gorritik ikus zitekeen aldarrikapen pankarta dotorea jarri genuen.

Bigarren Hezkuntzako ikasle batzuk, Udaleko Batzarrean ere ordezkari gisa parte hartu zuten eta euren aldeko eskubideak defendatzeko hitza eman zitzaien.

Haur eta nerabeen eskubideak bermatzea denon ardura da.