“DIPC” ETA “CFM” BISITATZEN

Gaur goizean Batxilergoko 1. mailako ikasleak DIPC (Donostia International Physics Center) eta CFM (Material Physics Center) bisitatzen izan dira eta nola egiten duten lan ikusi dute.

DIPC zentruaren helburu nagusia materialen zientzian garapena oinarrizko ikerketaren eta ikerketa oinarrizko-bideratuaren mailarik altuenera sustatzea eta katalizatzea da. Sortu zenetik, DIPC instituzio irekia izateaz gain, Euskal Herriko Unibertsitateari lotuta egon da; azken horrek Euskadin, materialen eremuan, oinarrizko zientziaren nazioartekotze-plataforma gisa balio du.

CFM material aurreratuen inguruko abangoardiako funtsezko ikerketa sustatzen duen ikerketa-zentroa da. Horrez gain, materialen zientziaren ikerketan bikaintasun erronkei aurre egiteko gai diren goi kualifikazioko zientzialarien kohorte berriak sortzeko xedea ere badu. CFMren helburu orokorra goi mailako giza-ingurune zientifikoa sortzea da, Materialen Fisikari buruzko ikerketa eremuetan bikaintasuna lortze aldera.

Ikasleak gustura egon dira eremu zientifiko honetan murgilduta. Nork daki, akaso gaur bisitari izan den norbait hortxe izango dugu lanean urte batzuren buruan.