EGUN-PASA TOLOSAN

Lehengo asteazkenean egun-pasa berezia egin genuen Lehen Hezkuntza 3. mailakook: Tolosa ezagutzeko aukera paregabea izan genuen. Goizean Topic txotxongiloen museo berezia bisitatu genuen; ondoren, herriko alde zaharra ezagutu, Plaza Berrian taldeka froga jolasak burutu, Zumardi parkean bazkaldu eta Usabalgo parkean amaitu genuen eguna, tirolinan eta skate parkean jolastuz.

Egun borobila izan zen!

Argazkiak ikusteko, egin KLIK HEMEN.