ELKARREKIN JOLASEAN

Pandemia aurretik egiten genuen moduan, Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6.mailakoak astean bitan “Elkarrekin jolasean” aritzen dira jolas orduetan. Bi astez behin, bi mailei egokitzen zaie elkarrekin jolasean aritzea. Egun horietan ohikoa ez duten materialarekin eta ohikoak ez dituzten jolasetara aritzen dira berdinen arteko harremanak sendotuz.

Ekintza aberatsa da: hezkidetza sustatzen du, adin desberdinetako haurren arteko harremanak bultzatzen ditu, betiko jolas eremuan jolas desberdinak egiteko aukera ematen du, sormena garatzen du, berdinen arteko “harreman onak” sustatzen ditu eta batez ere denek ongi pasatzea ahalbidetzen du.

Jarraitu dezagun elkarrekin jolastuz eta elkar aberastuz!

Argazki gehiago ikusteko, egin KLIK HEMEN.