Aurten Familia Eskolak antolatutako egitarauaren barruan,”Teknologia berrien erabilpen egokia” gaia jorratuko dugu, “Pantallas Amigas” elkartearen eskutik.
Saioa urriaren 25ean izango da, 17:00 – 18:30 bitartean, euskaraz, Txistokiko Bilera Aretoan.
Izen-ematea, urriaren 21erako egin beharko da.
Kontuan izanik DBH 1etik aurrera ikasleek Chromebook-a bere eguneroko jardunean lan tresna izango dutela, tresna hauek era egokian erabiltzeko gakoak ezagutzea komeni dela uste dugu. Ideia hauek landuko dira:
- Internet-en arriskuak.
- Mugikorren erabilera.
- Sare sozialak.
- Bideo jokuen erabilera osasuntsua.
- Internet-ez ziurtasunez gozatzeko aholku eta tresnak.
Saio hau Lehen Hezkuntzako 5. mailatik gorako gurasoei zuzenduta dago.