Jakiak lantzen ari diren honetan, gelan jogurta egitea erabaki dute, Haur Hezkuntzako 3 urteko neska-mutilek.
Horretarako jogurt bat esnearekin nahastu eta azukrea gehitu dute. Potetxoetan sartu, makina martxan jarri eta itxaron, besterik ez. Bai goxoak zeudela, ummm!