KAZETARI PROFESIONALEN BISITA

DBH 1. eta DBH 2. mailako Komunikazio Tailerreko ikasleek bi kazetari profesionalen bisita jaso dute.

Alde batetik, Jon Eskudero etorri da ikastolara, DBH 1. mailako ikasle en galderei erantzun eta bere bizipenak kontatzera. Jon andoaindarra da, ikus-entzunezko kazetaritza ikasi zuen, eta gaur egun Berriako kirol-kazetaria da. Bere ikasketez eta lanbideaz gain, afizioez ere aritu da, eta ederki pasa dugu berarekin!

Bestetik, DBH 2. mailako ikasleek Jon Ander Ubedarekin egoteko aukera izan dute. Jon Ander tolosarra da, baina Andoainen bizi da aspalditik. Eskualdean banatzen den Aiurri aldizkarian egiten du lan, eta eskarmentu handiko kazetaria da.

Gure ikasleek bi kazetari profesionalen bizitza nolakoa den ikusteko parada izan dute, eta biek azpimarratu dute euskarak duen garrantzia. Milesker bioi!​