MATRIKULAZIOA 2017-18: IKASTOLARI BURUZKO INFORMAZIOA, ATE IREKIAK…

Hemen da, 2017-18 ikasturterako matrikulazioa.  2015. urtean jaiotako haurren txanda izango da aurten.

Baliteke zuen seme-alabaren kasua izatea. Hala balitz, elkar ezagutzen dugun arren, Ikastolatik matrikulazio prozesuaren nondik norakoak zuzenean helarazi nahi dizkizuegu.  Beste horrenbeste, 2015ean jaiotako haur andoaindarren familiei. Halakorik ezagutuko bazenute, biziki eskertuko genizueke Ikastolaren berri izateko bideak jakinaraztea. Beraz, ZABALDU ALBISTEA, mesedez!

2018-19 MATRIKULAZIOA
2018-19 MATRIKULAZIOA
2018-19 MATRIKULAZIOA
2018-19 MATRIKULAZIOA
2018-19 MATRIKULAZIOA
previous arrow
next arrow
Slider

IKASTOLARI BURUZKO INFORMAZIOA JASO NAHI DUZU?

telefonoDeitu 943 593 525 zenbakira edo

formulario_iconOsatu FORMULARIO HAU… eta Ikastolako katalogoa (eskaintza, zerbitzuak…) etxera bidaliko dizuegu.

 

barra

 

Gogoratu nahi dizuegu, baita ere, urtarrilaren 14an Bazkardoko Ikastolako  ateak irekiko ditugula Ikastola ezagutzera etorri nahi duten familia guztientzat.

ATE IREKIAK – URTARRILAREN 14an – BISITA GIDATUA
2 urteko haurren gurasoentzat (2015ean jaiotakoak)

  • bazkardo_ate_irekiakHezkuntza proiektua eta lan metodologia azalduko da.
  • Ikastolak eskaintzen dituen zerbitzuen berri emango da.
  • Bazkardoko gelak eta instalazioak ikusiko dira.
  • 10:30ean
  • Hizlariak: Aitor Iriondo (zuzendaria)
    Zuriñe Diez (Bazkardoko koordinatzailea)

Oharra.- Haurrak zaintzeko zerbitzua antolatuko da.