LOURDES JAUREGI IDAZKARIAK ERRETIROA HARTUKO DU GAUR

Lourdes Jauregi Loinaz idazkariak erretiroa hartuko du gaur 44 urtez ikastolan lanean jardun ostean. Gainera, 1963. urtean ikastolak izandako lehenengo ikasleen artean dago bere izena; eta beraz, bizimodu osoa eraman du ikastolari lotuta.
Hori dela eta, omenaldi xume bat eskaini genion lankideok astearte arratsaldean. Ekitaldiari hasiera emateko, aurreskua dantzatu zioten, guztion artean bertso bat abestu genion, ikastolari lotutako ikasle zein langile ibilbidea biltzen zuen bideoa ikusi genuen eta ‘Xalbadorren heriotzean’ abestiaren doinuekin amaiera eman genion ekitaldiari.
Covid-19ak eragindako neurri guztiak bertan behera geratzen direnean, merezitako omenaldia egingo diogu, erretiroa hartu duten gainerako lankideekin batera. Bitartean, gozatu erretiroaz eta mila esker ikastolari emandako guztiagatik!

Jarraian, agurreko bideoa ikus dezakezue: