Horretaz gain, euskara eta euskal kulturaren bultzatzaile izanik, Euskaraldian parte hartzera motibatu ditu ikasleak, izan ere, rol bat zein bestea hartu, euskara eta euskaldunok indartzeko modu bat dela azaldu die.
Globoak puztu dituzte hitzaldiari amaiera polita emateko baina ezusteko bat ere bizitu du gure gonbidatuak: hitzaldia amaitzen ari zela, larrialdi plana martxan jarri da. Hortaz, jolastokira atera behar izan dute denek eta Porrotx LHko ikasleen zirrara piztu du. Eskerrik asko, Porrotx!