Iragan ostiralean iritsi ziren Batxilergo 1. mailako ikasleekin elkartrukean parte hartu duten ikasle alemaniarrak. Gaur goizean ongi etorria egin zaie ikastolako frontoian; bertan ikasleek agurra dantzatu diete eta Lehen Hezkuntza 5eko ikasleek ikastolen ereserkia abestu dute.
Jarduera ugari izango dituzte astean zehar, besteak beste, Donostia eta Bilbora txangoa, Zumaiako flysch-a eta Gaztelugatxe ezagutu…
Aukera paregabea, dudarik gabe, esperientzia berri bat bizitzeko!
Argazki gehiago ikusteko, egin KLIK HEMEN.