AMA-HIZKUNTZAK EZAGUTZEN

Like
Atsegin dut Maite dut Jaja Ooo Triste Haserre

DBH 1. mailako ikasleak bigarren ebaluazioan hizkuntzak eta hiztunak ezagutzen hasi dira gaztelanian. Ikasle guztiak eleanitzak dira, eta ama-hizkuntzaz eta arbasoez hitz egiten hastean, zein aberatsak garen konturatu gara.

Euskara eta gaztelania ez ezik, gure ikasleek beste hizkuntza batzuk ere jaso eta barneratu dituzte txikitatik. Esaterako, Damienek ingelesa izan du ama-hizkuntza, Danik errusiera, Davidek portugesa…

Batzuen arbasoak beste herrialde batetik etorriak dira, eta badira hemen ofizialak ez diren hizkuntzak hitz egiten dituzten aiton-amonak eta gurasoak. Esaterako, Elías Naiaren aitona da eta Galizian jaio zen. José María, berriz, Nahikariren aita da, eta Gironan jaio zen. Bisitan etorri zaizkigu biak, eta beren ama-hizkuntzaren ezaugarriak kontatu dizkigute.

Oso esperientzia polita izan da eta eskerrak eman nahi dizkiegu.

Argazki guztiak ikusteko, KLIK HEMEN

Like
Atsegin dut Maite dut Jaja Ooo Triste Haserre