ARRASATEKO OSPITALE PSIKIATRIKORA BISITA

Azaro bukaeran, DBH4.mailako ikasleek Arrasateko San Juan de Dios ospitale psikiatrikora egin zuten bisita.

Bertan, gertu-gertutik ezagutu zituzten drogen kontsumoak dakartzan ondorio desberdinak, baita buruko gaixotasunak ere. Saioan zehar ahozko azalpenak entzun eta garunen zenbait argazki eta irudi aztertu zituzten. Bertan ingresatuta egon zen nerabe baten testigantza gogorra entzun zuten audio batean. Horretaz gain, bertan interno dauden bi pazientek ere beraien bizipenak eta esperientzia pertsonalak kontatu zizkiguten eta ikasleek bururatu zitzaizkien galderak egin zizkieten. 

Bisita honetatik argi geratu zaigu arazo mentalak gure gizartean daudela. Ateratako ondorioetako bat izan da erabakitzeko pentsatu egin behar dela eta egiten ditugun ekintzek ondorioak dituztela. Erabakitzeko eskubidea dugu, baina arduraz, ondorioak zeintzuk diren jakinda eta beti benetako informazioa lortu ondoren.

Oso esperientzia aberasgarria izan da!