EUSKARA MUNDUA HOBETZEKO TRESNA

Euskalgintzaren Kontseilutik, euskararen inguruan hausnarketa bultzatzeko helburuarekin “Euskara (eta hizkuntza minorizatuak) mundua hobetzeko tresna” izeneko hitzaldi-hausnarketan parte hartu zuten DBH4ko ikasleek azaroaren 28an.

Azken urteotan egin diren neurketa guztiek euskararen erabileran ez dute aurrerapenik erakutsi. Euskararen ezagutza datuak goruntz doazela dirudien honetan, erabilera landu beharreko esparrua da. Nerabe eta gazteen artean euskararen erabilera sustatzea eta hizkuntzaren inguruko kontzientzia piztea izan ziren ekimenaren helburuak eta ikasleak oso gustura hartu zuten parte.