BATXI 1eko IKASLEAK, MIHILUZEN

Joan den martxoaren 21ean, opor aurreko giroan erabat murgilduta, ETB1eko Mihiluze programara publiko gisara joan zen Batxi1eko ikasle talde bat.

Goiz osoko grabazio saioan, 3 programa grabatu zituzten: maiatzaren 15, 16 eta 20ean emitituko direnak. Ikasleek gogotik animatu zituzten lehiakideak eta giro ederra sortu zuten platoan.

Bejondeizuela!