Beste behin ere, Batxilergoko lehenengo mailako ikasleek Alemaniara joan eta bertako kultura, ohitura zein familiak ezagutzeko aukera izan dute elkartrukearen bidez.
Otsailaren 29an abiatu eta martxoaren 8an itzuli ziren, oroitzapen eta esperientzia berriz beterik. Bertan pasatako astean zehar Paderborn, Werther, Bielefeld eta Münster hiriak ezagutzeko aukera izan zuten, eta itzulian Bruselan ere egin zuten geldialdia.
Aurten alemaniarrek Andoain bisitatu ezingo duten arren, ikasle guztiek ingelesa praktikatzeaz gain harremanak sortu eta bizipen berriak sortzeko aukera izan dute, beraz elkartrukea benetan onuragarria izan da.