BATZORDEKIDEEN AFARIA

Ostiralean, abenduaren 1ean, Ikastolako batzordekideen afaria ospatu zen. Bertan, gaur egungo artezkaritza kideak eta Ikastolako lehen urteetako batzordekideak bildu ziren jateko menu berezia dastatzeko; batxurizopa eta bakailua.

Ikasturte honetan Ikastolak 60 urte betetzen dituenez, Arkaitz Lasak egindako bertsoa abestu zen mahai inguruan:

Hirurogehi urte hauen

atzera begiradetan,

Juanitak erein hazia

zailak ziren garaietan

Nolako ibilbidea

sei hamarkada hauetan.

Batzordekideen lana

ezinbesteko benetan

“batxuixopa”, bakailua

afarirako urtetan.

Gaztainak gelditu dira

guztion oroimenetan.

Ikastolan inguruan

jarraitu harremanetan.

Berak sentituko zaitu

parte bere barruetan.