XABIER EGUNA 2023

Abenduaren 2a egun berezia izan zen Ikastolan, izan ere, gure ikasle eta langileek hain maitea duten Xabier Eguna ospatu zuten. Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, Ikastolako etapa guztietan jarduera ezberdinak egin zituzten astea behar bezala amaitzeko.

Juanita Alkain eraikineko ikasleen kasuan, goizean ikasleek bisita berezi bat izan zuten: Argitxo etorri zen! Ikasleak pozarren zeuden bera ikustean eta gainera ikasle guztiei opari berezi bat utzi zien. Eskerrik asko Argitxo! Gainontzean, egunean zehar tailer, eskulan eta dantza ezberdinak egin zituzten.

Lehen Hezkuntzako LH 3-6 zikloan eguna hasteko 5. eta 6.mailakoek eskeinitako euskara ordezkarien pregoia entzun zuten. Ondoren, goiz zein arratsaldean patioko aterpeetan jolasean aritu ziren, geletan mahai jolasetara aritu ziren, kahootera jolasten eta eskulanetan. Eta eguna borobiltzeko hamaiketako berezia izan zuten.

Bigarren Hezkuntzakoek Ikastolan eta Arraten antolatutako ekintzetan parte hartu zuten. Ikastolan gune desberdinak antolatu ziren eta hauetan ekintza desberdin ugari egiteko aukera izan zuten: mahai jolasak, asmakizunak, kanasta jaurtiketak, aulki joko berezia, dantzaldia…. Bestalde, Arrate frontoian ere brilet partiduak, soka-tira, soka saltoa, lokotxak biltzea, zaku-lasterketa, bertsoak osatzea eta marraztea bezalako jarduerak burutu zituzten.
Argazkiak eta bideoa ikusi nahi?

Argazki gehiago ikusteko, egin KLIK HEMEN.