BIBA JUANITA EKITALDIA

Larunbatean, azaroaren 11n Ikastolaren 60. urteurrenaren irekiera ekitaldia ospatu genuen. Ekitaldi honetan, Bazkardoko eraikinari izena aldatu genion, gure eraikin kuttunari JUANITA ALKAIN izena jarriz.

Ospakizun honetan Ikastolako Lehendakaria Xabier Etxeberria, Andoaingo Alkatea Andoni Alvarez eta Juanita Alkainen familia arteko Mailu Arruti izan genituen.

Horretaz gain, LH2ko irakasle eta ikasleek “bizirik gaudelako” abestia abestu zuten eta LH5-6ko ikasleek Ikastolaren ereserki berria jo zuten danborraren laguntzaz.

Ospakizun polita izan genuen. Orain, azaroan zehar ospakizunarekin jarraituz,  ekitaldi ezberdinak izango ditugu. Jarraian ekitaldiko bideoa ikusgai duzue:

Argazki gehiago ikusteko, egin KLIK HEMEN.