BIZITZAREN ZIKLOA

Aurreko asteetan, bizitzaren zikloari erreparatu zioten Haur Hezkuntza 3. mailako ikasleek. Horrek, heriotzaren inguruan eta honek dakarren doluaz naturaltasunez aritzeko aukera eman die. Eta besteak beste, elkarrizketa goxoak eta interesgarriak izan dituzte, landare bat hiltzen utzi dute eta “Agur aitona” ipuina hamaika aldiz ikusi eta entzun nahi izan dute.