FAMILIAK IPUIN KONTALARI

Haur Hezkuntza 3ko geletan familien ekarpenek arrakasta handia izaten dutela kontuan izanik, laguntza eskatu diegu.

Ipuinak haur baten heziketan oso garrantzitsuak dira. Izan ere, istorioek helburu hezitzailea daukate eta ondorioz haurrei baloreak ere transmititzen dizkiete.

Horrez gain, irakurzaletasuna sustatzea eta une berezia sortzea izan da gure helburua eta hainbat familien parte-hartzeari esker haurrak gustura aritu dira familiek Ikastolara ekarri dituzten ipuinak entzuten.

Argazki gehiago ikusteko, egin KLIK HEMEN.