GORA KALETXIKI BANDAREN KONTZERTUA

Larunbatean, azaroaren 25ean, Gora Kaletxiki Bandak Santa Zezilia eguneko kontzertu berezia eskaini zuen Santa Krutz elizan. Kontzertu berezia izan zen, bertan omenaldi eta musika saio ezberdinak izan baitziren. Ikastolak bere tokia izan zuen kontzertu honetan; Aita Larramendiko ereserki berria jo zuten bandako musikariek Ikastolako ikasleen laguntzarekin.
Ereserkia oso ondo entzun zen Santa Krutz elizan, bandako instrumentuen eta ikasleen danbor hotsen burrunbarekin.