Datorren maiatzaren 10ean, KANTU ETA JOLASEN IKASTAROA eskainiko da Bazkardon. Jarduera hau, Familia Eskola egitarauaren barruan dago eta Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza 1-2. mailako familieei zuzendurik dago.
Buruntzaldeko udalen laguntzarekin egingo da, “Familia bidezko transmisioa” izeneko programaren baitan.
Ikastaro honetan, gurasoek haurrarekin batera hartuko dute parte, elkarrekin jolastu eta ikasiko dutelarik. Aukera polita, kanta eta jolasak euskaraz ikasteko eta seme-alabekin gozatzeko.
MAIATZAREN 10, 17, 24 eta 31 egunetan izango da, arratsaldeko 16:45-17:45 bitartean, Bazkardoko jolaslekuan eta jangelan.
Izen-ematea oraindik zabalik dago (aste honetan itxiko da) eta FORMULARIO HAU erantzunez egin daiteke.