Martxoaren 8a Emakumeen Nazioarteko eguna aurten ere iritsi da. Horrela, urtero bezala gure ikastolan ere hausnarketa eta aldarrikapenez betetako eguna izan zen.
Juanita Alkain eraikinean, beraientzat garrantzitsuak diren emakumeen argazkiak ekarri zituzten, honela, ama, amona, lagun eta lehengusuen argazki eta bizipenekin bete zituzten paretak. Bestalde, mundu mailan erreferente diren emakumeak ezagutu eta beraien inguruko datu esanguratsuekin muralak sortu zituzten. Amaitzeko, urtero bezala, parekidetasuna lantzen duten ipuinak irakurri zituzten eta ondoren, hauen inguruan hausnarketa egin zuten.
Txistokiko Lehen Hezkuntzako ikasleek, euskarri ezberdinen harira aldarrikapenaren inguruko gogoetak egiteaz gain, Ongi Etorritik proposatutako jolasean aritu ziren kulturarteko ikuspegia landuz. Ondoren, horma irudi eta eskailera azpiko mezuekin apaindu zuten ikastola.
Bigarren Hezkuntzako ikasleek berriz emakumeek zaintzan duten gehiegizko pisuaren inguruko lanketa egin zuten. Horretarako online baliabideak erabili zituzten eta bakarkako nahiz taldeko hausnarketa ezberdinak burutu zituzten. Gainera, DBH4ko ikasleek martxoaren 9an Andoain mailan ospatu zen ekitaldian parte hartu zuten pintxoak eta edariak salduz.