Urtero bezala Andoaingo Udalak eta Hurria Sahara elkarteak “Elikatu itxaropena” Sahararen aldeko karabanan parte hartzeko gonbita luzatzen dio Ikastolari. Aurten ere baiezkoa eman genuen, noski, eta Ikastolako langile, familia eta ikasleek janari pakete ezberdinak ekarri dituzte hara bidaltzeko: arroza, pasta, lekaleak, azukrea, irina… den-denak Sahararaino irits daitezen.
Udaleko langileak Ikastolara kamioiarekin iritsi zirenean, ikasleek poz-pozik utzi zituzten janariz betetako poltsa guztiak bertan, eta kamioiak bete-bete eginda joan ziren.
Eskerrik asko zuen laguntzagatik!
Argazki gehiago ikusteko, egin KLIK HEMEN.