ZEUK AUKERATU

Lehen Hezkuntzako 5.mailako ikasleek AGIFES Buru Osasun Arazoa duten pertsonen eta Senideen Gipuzkoako Elkartearen eskutik, Zeuk Aukeratu programan parte hartu dute. Ordubeteko saioan gai desberdinak jorratu dira: osasun mentala, emozioen kudeaketa, bizitzako arazoak etab.

Saio hauen helburua, ikasleek euren eta ingurukoen emozioak kudeatzea eta lantzea zein garrantzitsuak diren ohartzea izan da. Hain zuzen, buru osasuneko arazoei aurrea hartu eta gaiaren inguruan sentsibilizatzea.