ARRAZAKERIAREN AURKAKO EGUNA

Martxoaren 21ean Arrazakeriaren Aurkako Nazioarteko eguna ospatu zen ikastolan.

Munduko musika ezberdinen erritmoan Karratutxok, manta zaharreko arkakusoek, Rosa Parksek eta beste hainbat pertsonaiek  aniztasunak aberats egiten gaituela erakutsi ziguten. Gainera, kolore bakarreko mundua tristea eta aspergarria litzatekeela konturatu ziren.

Horregatik, guk gure ikastola eta mundua kolorez margotzen jarraituko dugu!